XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontuhar.(G1)- Begira Andatzako Udaletxetik deitzen dizut.

Guk subentzio-eskaera bat egin genuen horra, herrian egin dugun kanpainarako laguntza eskatuz.

Onartua izan zen eta hemen dut zuek bidalitako gutuna martxoaren 8ko datarekin.

Ia hilabete pasa da geroztik eta guri ez zaigu transferentziarik iritsi.

Asunto hau nola dagoen galdetzeko deitzen dizut.

Administraria (E2)- Itxaron piska bat; espedientea begiratzera noa... bai hementxe daukat.

Honekin ez dago inolako arazorik.

Laster iritsiko zaizuela pentsatzen dut.

Haziendara pasa dugu guk hau eta bertan izango dute.

Kontuhar.(G1)- Eta zer komeni da, Ogasunekoekin hitz egitea edo?.

Administraria (E2)- Ez, ez.

Nik ohartxo bat pasako diet, deitu duzula esanez eta pentsatzen dut ez duela luze joko.

Hala ere, astebetera edo, ezer iritsi ez bazaizue berriro deitu eta Ogasuneko Andres Munoarekin hitz egin.

Kontuhar.(G1)- Milesker bada.

Administraria (E2)- Zuri.

3. ELKARRIZKETA.

Telefonaria (E1)- Bai, esan.

Herritarra (E2)- Egunon, Udaltzaingoaren buruarekin mesedez?.

Telefonaria (E1)- Oporretan dago; Zer nahi duzu?.

Herritarra (E2)- Etxe parean obrak egiten ari dira eta ez dakit nik zer makina duten, baina goizeko 7etan jartzen dute martxan.

Bitan deitu dut horra Udaletxera, baina oraindik ez dut erantzunik jaso.

Telefonaria (E1)- Ongi da, itxaron piska bat.

Telletxea jaunarekin jarriko zaitut ea berak duen denuntzia horren berri.

Telletxea Jn.(G)- Bai, nor da?.

Herritarra (E2)- Begira, Aldamar kaleko 7.etik deitzen dizut.

Aurreko astean ere bitan deitu nuen horra eta ez dakit zurekin edo beste norbaitekin hitz egin nuen.

Arazoa zera da: obrak ditugula etxe parean eta konpresorea goizeko 7etan jartzen dutela martxan.

Horrek horrela behar al du?.

Egin al dezakete hori?.

Telletxea Jn.(G)- Ez, ez.

Ez dute baimenik horretarako.

Goizeko zortziak arte ezin dute zaratarik atera.

Gaur bertan bidaliko dugu brigada eta jakin eraziko diegu.

Salaketarik jarri nahi al duzu?.